XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lide: Ondo gorrdea zeneukan.

Garbiñe: Zuk ezagutu dezu... nik... aitorrtzen det.

Lide: Orrengatik orrelako aldaketa zure arrpegian izan zan.

Garbiñe: Ibon'ek maite zindula ezagutu nuenetik.

Ezin... ezin aztu....

Lide: Eta ala ere alegiñak egin dituzu, ni Ibon'ekin batutzeko.

Garbiñe: Ori bai... al guztia.

Lide: Ez dizut beñere bearr bezela eskerrtuko.

(Garbiñe'k berriz ere asnas larri bat egiten du, ta doi-doi esaten du:)
Garbiñe: Garbiñe'k egiten dizun azkeneko eskaria da, bere aitorrpena ezkutuan eduki ezazula....

Lide: Nere barrenean ezkutatua geldituko da.

Garbiñe: Bai... Lide... ni banoa... Ibon....

Lide: (Deituaz) Ibon... Ibon....

Ibon: (Alderatuaz) ¿Zer dezute? ¿Zer dezu, Garbiñe?.

(Garbiñe'k Lide ta Ibon'en eskuak alkarrtzen ditu esanaz:)
Garbiñe: Ibon... Lide... Zuen otoitzetan, Garbiñe'tzaz aztu etzaitezte.

Ibon: Beti gogoan idukiko zaitugu.

Lide: Beti zutzaz oroituko gera.

Garbiñe: Bai... Zorionekoak izan zaitezte... ¡a!.

Lide: ¡Aitona! ¡Aita! (Garbiñe'ren inguruan jarrtzen dira).

Ugarrte-zarr: ¡Nere billoba maitea!.

Kontxexi: ¡Gure nexka zoragarria!.

Garbiñe: ¡Jaungoikoak orrela nai du! ¡Agurr aitona! Ni ba-noa....

Ugarrte-zarr: Laxterr zure bideari jarraituko diot.

Garbiñe: Orain... Agurr... (Goruntz begiak jasoaz) Jauna... (Iltzen da).

Lide: (Deituaz) ¡Garbiñe! !Garbiñe! (Negarrez) ¡Il da!.